Azkenean ! Iritsi zaigu hilabete hasiera

hilabete-hasiera

31 egun luzez osaturiko martxoak alde egin digu azkenean, hainbeste maite dugun hilabete hasierari lekua uzteko.

Eta horrekin batera… azkenean bai ! Parada daukagu fintzazio partehartzaileaz eginiko proiektuak laguntzeko, hau da, crowdfunding famatuak… gure garaian “harpidetza” esaten genion, sinpleki !

Hainbat proiektu ederren artean, Madonna eta Kalakan hirukotearen arteko abentura kontatzen duen filma laguntzea proposatzen dizugu, 5€-tik hasita nahi duzun kopurua arte. Hau da, SAGARRA JO filma !

Sagarra Jo dokumental luzemetrai bat da. Kalakan euskal musika herrikoi taldea eta Madonna-ren arteko historioa ardatz gisa harturik, gaur egun sortzen ari den kultura mundial berri honen barruan zein leku hartzen duten adierazpen gutxituek galdezkatu nahi du filma honek. Zeren bila etorri ote da Madonna euskal Herrira ? Erabilpen estetiko utsa edo zentzu sakon baten behaketa da ?

Xehetasun gehio hemen :

Sagarra jo – Ulule

 

 

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *