Cancel-and-refund

Azken deialdia dirua itzultzeko

Duela ia urte bat Sagarra Jo filmako crowdfunding-eko partehartzaile guztiekin harremanetan ezartzea saiatu gara, diru itzultze kanpaina baten inguruan. Orain arte askok erantzun digute, baina oraindik 76 pertsona ez dira agertu, ziurrenean, emailez edo/eta telefonoz aldatu dutelako geroztik.
Urgentea bilakatzen ari zaigu 76 pertsona hoiek aurkitzea. Zure kasua balitz, mesedez, ondoko emailaren bitartez kontaktaiguzu : info@baxterandrojos.com .
Horra garaian komunikatu izan genuena :


Jaun, andere, lagun, koekoizle edo/eta laguntzaile agurgarria,

5 urteko lan neketsu eta intensoaren ondoren pena ikaragarriz adierazi behar dizuegu Sagarra Jo filmak ezingo duela argia ikusi gaur egun daukan formatoan.

Duela 2 urte eta 8 hilabete Sagarra Jo filmaren finantziazioan parte hartu zenuen, baina egiazki abentura 2012an hasi genuen. Jo ta ke ibili gara filma lantzen eta defendatzen zailtasun guztien kontra, 2016ko udaran filmaren bertsio bat bukatu arte.

Gure borondate, ahalmen eta erantzukizunatik kanpo diren ezbehar batzuek 2016ko filmaren bertsio hori ateratzea eta sortu ziren hainbat eduki erabiltzea eragozten digute.

Urte hauetan egin diren irudi, elkarrizketa eta lan guztia salbatzearren beste aukera batzuk aztertzen ari ditugu. Baina halere, zer gerta eta, hasiera batean hitzeman genizuen filmarekin zerikusi gutxi ukan dezakenez, ondoko bi aukera proposatzen dizkizuegu :

– Dirua itzultzea
– Sagarra Jo filmako errautsetatik jaioko den beste filman parte hartu. Baina horrek esan nahi du epeak atzeratzen direla berriz ere, zerotik hasi behar bait dugu filmaren muntaketa.

Diru zama haundia denez, zure aukera ahal bezain azkar ezagutu nahiko genuke, estimazio global bat egin ahal izateko eta itzuleren egutegia planifikatu ahal izateko.

Kordialki,

Sagarra Jo-ko lan taldea
(Iban Rusinol, Nicolas Novion eta Baxter And Rojos United elkarteko kideak)

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *