Cancel-and-refund

Azken deialdia dirua itzultzeko

Duela ia urte bat Sagarra Jo filmako crowdfunding-eko partehartzaile guztiekin harremanetan ezartzea saiatu gara, diru itzultze kanpaina baten inguruan. Orain arte askok erantzun digute, baina oraindik 76 pertsona ez dira agertu, ziurrenean, emailez edo/eta telefonoz aldatu dutelako geroztik.
Urgentea bilakatzen ari zaigu 76 pertsona hoiek aurkitzea. Zure kasua balitz, mesedez, ondoko emailaren bitartez kontaktaiguzu : info@baxterandrojos.com .
Horra garaian komunikatu izan genuena :

Continue reading

URGENTEA : 5 edo 10 figurante bilatzen ditugu urriak 24 eta 30 eta azaroak 1erako

Sagarra Jo filmaren abenturaren azkeneko lerro zuzenean gabiltza !

Egun hauetan sagardogintza tradizionalaren inguruko irudi batzu filmatu behar ditugu baxe eta goi Nafarroa aldean. Horretarako 5 eta 10 figurante artean behar ditugu. 3 egunetan zear ez dira zergatik pertsona berdinak izan behar. egun bakar batean soilik ahal baduzu, balio du ere.

Anima zaitez beraz gurekin momentu on bat pasatzera sagardotxo batzu dastatzen dugun bitartean !

Ez dugu profil berezirik bilatzen. Baldintza bakarrak hauek dira : heldua izatea edo heldu batekin etortzea, eta mendian sagarrak biltzen ibiltzeko osasuna ukaitea.

Datak: urriak 24 (5 figurante), urriak 30  (10 figurante), azaroak 1 (5 figurante).

Jantziak(2):

  • Alkandora karratuekin eta bakero urdinak herrikoi modura mutilentzat eta soineko erdi herrikoia neskentzat (edo viceversa ausartienentzat 😉 )
  • + Eguneroko arropa

Izena emateko : production@baxterandrojos.com

Jam-session inprobisatua eguzkia probesteko : Jamixelek bere alkandora politena atera du

Jam-session-Kalakan-Madonna1Azkenean eguzki izpi bat atera da Senpere inguruan ! Segituan aprobetsatu dugu kitarrak eta djembeak ateratzeko, filmaren gidoia lagun artean bukatzeko.

Musikarekin ideiak asko hobe irteten dira. Lastima eguerdi hontan Xan eta Thierry libratu ezin izana.

( arima sensibleok : noski txantxa bat da, jende guztiak daki Madonnak ez dakiela akorde barratuak egin )

Amin Maalouf idazlearen “Identitate erahiltzaileak” liburuak filmaren gidoia inspiratu duten elementuetariko bat izan da

Les identitées meurtrières d'Amin Maalouf“Jaiotzen ari den zibilizazio amankomun hontatik inor baztertuta ez sentitzea lortu beharko genuke, bakoitzak bere nortasun hizkuntza bertan islatua aurki dezan, baita bere kulturako hainbat sinboloak ere, edonor, munduan eta bere inguruan sortzen ikusten ari den horrekin pixkatxo bat identifikatu ahal izateko, idealizatutako iragan batetan babesa bilatu ordez.

Modu paraleloan, norberak bere identitate propio bezala irudikatzen duen hortan osagarri berri bat sartzeko kapaza izan beharko luke, eta osagarri berri horri garrantzia haundiagoa hartzen utzi beharko lioke datozen mende eta milenioen zear ; hau da, giza abenturaren partaidea izatearen sentimendua.”

Amin Maalouf